XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Higidura

Aurten, beraz, aurreko ikasturteetan baino garrantzi handiagoa emango diegu zientziak gizartearekin eta teknologiarekin dituen erlazioei eta leku berezia eskainiko diogu zientzialariek berezkoa duten lan egiteko moduari (ikerketa zientifikoari). Horretarako, interes zientifiko eta soziala duten arloetan ikerketa txikiak egiteko aukera izango duzu.

Hemen beheko marrazkietan aurtengo ikasturteko Fisika eta Kimikako unitate didaktikoak zein diren agertzen dizugu, eta baita gaiak nondik nora doazen agertzen duen haria ere.

1. Nola higitzen dira gorputzak? / 2. Zein da higiduraren kausa? / 3. Energia eta aldaketak / 4. Maila: Teoria zientifikoek natura ulertzen laguntzen digute.

Lantzen hastera zoazen Fisika eta Kimikako lehen unitate didaktiko honetan aztertzen den gaiari zinematika deitzen zaio.

Hiztegi batean zinematika hitzaren esanahia begiratzen baduzu, ikusiko duzu zer den: kausak kontuan hartu gabe higidura aztertzen duen fisikaren adarra.

Bigarren unitate didaktikoan, higiduraren kausa horiek aztertzen hasten garenean, fisikaren beste adar batekin hasiko gara, dinamikarekin.

Baina zergatik, eta zertarako, estudiatu behar da zinematika?